Grafikoak prozesatzeko unitate

GeForce 6600GT GPUa

Grafikoak prozesatzeko unitatea -ingelesez Graphics processor unit (GPU), gazteleraz Unidad de procesamiento gráfico-, grafikoak bizkor prozesatzeko edo koma higikorreko operazioak azkar kalkulatzeko erabiltzen den prozesagailu espezializatu bat da, PUZaren lana arintzen duena. Honela, grafikoei dagokien lan-kargaren parte handiena GPUak hartzen duenez, PUZak beste kalkulu mota batzuetarako errekurtso gehiago erabil ditzake.

GPUak sistema txertatuetan, sakelako telefonoetan, ordenagailu pertsonaletan, lan-estazioetan eta bideo-joko kontsoletan erabiltzen dira. Ordenagailu pertsonaletan, GPUa txartel grafikoan aurkitu daiteke, edo txartel nagusian txertatua.

GPU modernoak oso eraginkorrak dira konputagailuko grafikoak manipulatu eta irudiak prozesatzen, eta daukaten estruktura paraleloagatik, erabilpen orokorreko PUZak baino eraginkorragoak dira datu-bloke handiak paraleloan prozesatzen diren algoritmoak lantzeko. GPU batzuetan, haren integratutako zirkuitoan (die[1]) erantsita daude. Ezinbesteko tresneria da azkenaldian arrakasta handiak lortu dituzten neurona-sare artifizialak inplementatzeko.

70eko hamarkadan, "GPU" terminoak grafikoak prozesatzeko unitatea esan nahi zuen hasiera batean, eta programagarria zen prozesatze unitate bat deskribatzen zuen, PUZaren menpe ez zegoena eta grafikoen manipulazioa eta irteerako datuez arduratzen zena.[2][3] Geroxeago, 1994an, Sony-k Toshibak diseinatutuako PlayStation kontsolaren GPUa zuzentzeko erabili zuen terminoa. [4] 1999an bilakatu zen famatua terminoa, Nvidia-ak eraginda, GeForce 256-a merkataratu zuenean "munduko lehen GPU" izena ezarriz.[5] Honela deritzo zioten: "Transformatutako, arindutako eta errenderizatutako motorrak integratuta zituen txip bakarreko prozesadorea".[6] Azkenik, 2002an, Nvidia-ren aurkari zen ATI Technologies-ek VPU(Visual Processing Unit) terminoa asmatu zuen Radeon 9700-a argitaratzerakoan.[7]

Moore-ren Legeak dioenaren arabera 18-24 hilabeteetan zirkuitu integratu baten transistore kopurua bikoiztera iristen dela esan daiteke; GPUren kasuan legeak esaten duena baino kantitate handiagoan handitzen da. Azken 15 urtetan prozesamendu grafikoaren eboluzioak hazkunde ikaragarria izan du. Gaur egungo konputagailu eta bideo-jokoen bidezko animazioak duela 20 urteko mentalitatearekin pentsaezinezkoa zen.

  1. «The Right GPU for You - Computer Shopper» web.archive.org 2007-05-06 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  2. (Ingelesez) E. T., Barron. (Iraila 1973). A micro controlled peripheral processor. MICRO 6: Conference Record of the 6th Annual Workshop on Microprogramming, 122–128 or. ISBN 10.1145/800203.806247..
  3. (Ingelesez) Levine, Ken. (Abuztua 1978). Core standard graphic package for the VGI 3400. ACM SIGGRAPH Computer Graphics, 298–300 or.  doi:10.1145/965139.807405..
  4. (Ingelesez) Is it Time to Rename the GPU? | IEEE Computer Society. .
  5. «Press Release | NVIDIA» web.archive.org 2016-04-12 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  6. «Graphics Processing Unit (GPU) | NVIDIA» web.archive.org 2016-04-08 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  7. Pabst, Thomas. (18 Uztaila 2002). ATi Takes Over 3D Technology Leadership With Radeon 9700. Tom's Hardware.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne