Graham kostaldea

Graham kostaldea
Datu orokorrak
MotaItsasertz eta hondartza
EponimoaSir James Graham, 2nd Baronet (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak65°45′S 64°00′W / 65.75°S 64°W / -65.75; -64
CondominiumItun Antartikoko eskualde

Graham kostaldea (ingelesez: Graham Coast) Danco kostaldetik banatzen duen Renard lurmuturra eta Loubet kostaldearekin duen muga den Bellue lurmuturraren artean dagoen Penintsula antartikoaren ipar-mendebaldeko kostalde zatia da.

Biscoe uharteen parean dago, hauengandik Grandidier kanalak banatzen duelarik. Antartandeek Graham kostaldea Antartikako erdiuhartea sortaldeko kostaldeetatik banatzen dute, Oskar II.a kostaldea eta Foyn kostaldeagandik zehazki.

Kostalde hau John Biscoek zuzendutako britainiar espedizioak aurkitu zuen 1832ko otsailak 17 eta 18 bitartean. Biscoek James Grahamen omenez izendatu zuen.

Bellue lurmuturra Jean-Baptiste Charcotek zuzendutako 1909-1910eko Frantziar Espedizio Antartikoak aurkitu zuen Pourquoi-Pas ? IV itsasontzian, zeinek Bellue amiralaren omenez izendatu zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne