Granulozitoa odoleko globulu zuri mota bat da, zitoplasman pikorrak dituena.[1] Leukozito polimorfonuklear (PMN, PML edo PMNL) ere deitzen zaie, nukleoak 3-5 lobulutan zatiturik dagoela dirudielako. Sortzetiko immunitate-sistemaren parte dira. Hezur-muin gorriaren barruan ekoitziak, odolean zehar mugitzen dira, eta ehunetan betetzen dute beren funtzioa.[2] Hiru azpimota daude: neutrofiloak, eosinofiloak eta basofiloak.