Gregorio Muxika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ormaiztegi, 1882ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1931ko uztailaren 22a (48 urte) |
Familia | |
Aita | Serapio Muxika |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza |
Gregorio Muxika Muxika (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1882ko abenduaren 24a - Donostia, Gipuzkoa, 1931ko uztailaren 22a) euskal idazle eta euskal herritar kazetaria izan zen. Gaztelaniaz ere, idazle trebea. Ahoz aho zebiltzan Pernando Amezketarraren pasadizoak bildu eta lehen aldiz idatzita argitaratu zituen, Pernando Amezketarra izeneko liburuan (1927); gaurko best-seller liburuen moduko arrakasta izan zuen garai hartan. Ordu arte euskal testuetatik urrun izandako baserritar eta euskaldun xeheen artean irakurzaletasuna bultzatzen saiatu zen, liburuan bildutako ipuin umoretsu eta errazen bitartez.