Grignarden erreaktiboa edo Grignarden konposatua R−Mg−X formula orokorra duen konposatua da non X halogeno bat den eta R normalean alkilo edo arilo talde bat den[1]. Bi adibide tipiko metilmagnesio kloruroa, Cl−Mg−CH3, eta fenilmagnesio bromuroa, C6H5−Mg−Br, dira. Konposatu organometalikoen mota bat dira.
Grignarden erreaktiboak asko erabiltzen dira kimika organikoan karbono-karbono lotura berriak sortzeko. Adibidez,
Grignarden konposatu puruak solido oso erreaktiboak dira. Normalean dietil eterretan edo tetrahidrofuranotan disolbaturik gordetzen dira eta nahikoa egonkorrak dira ura urrun dagoen bitartean.