| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 2017 | ||
Ekitaldi kopurua | 5 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Urr) | ||
Mota | Etapakako lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Txina | ||
Maila | 2.UWT (2017-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Lennert Van Eetvelt | ||
Dokumentazioa |
Guangxiko Tourra (ofizialki ingelesez: Tour of Guangxi eta txinera sinplifikatuz 环广西), etapakako txirrindularitza lasterketa da, urtero urrian Txinako Herri Errepublikako Guangxi eskualdean jokatzen dena.[1] 2017an sortua, UCI WorldTourreko 2.UWT mailan dago (txirrindularitza profesionaleko mailarik gorena).[2]
Proba hau sei etapaz osatzen ohi da eta metropoli- zein landa-eremuak zeharkatzen ditu, Guilin hirira iritsi arte. Guilin Txinako hegoaldeko gune turistiko garrantzitsua da.[3]