Guardians of the Galaxy Vol. 2 (euskaraz Galaxiako Zaindariak 2. Bil) superheroi filma da, 2017an James Gunn estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Marvel Comics argitaletxeko Guardians of the Galaxy superheroi taldearen komikietan oinarritua dago. Chris Pratt, Zoe Saldana, Dave Bautista, Vin Diesel, Bradley Cooper, Michael Rooker, Karen Gillan, Pom Klementieff, Elizabeth Debicki, Chris Sullivan, Sean Gunn, Sylvester Stallone eta Kurt Russell aktoreek antzeztu zuten.
2014ko Guardians of the Galaxy filmaren jarraipena da.