Guido Bontempi

Guido Bontempi

(2013)
Bizitza
JaiotzaGussago1960ko urtarrilaren 12a (65 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

Guido Bontempi (Gussago, 1960ko urtarrilak 12) txirrindulari italiar ohia da, profesionala 1981 eta 1995 bitartean, denbora horretan 78 garaipen lortu zituelarik.

Zaletu mailan zegoela, 1980ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Moskun, non 4. amaitu zuen erlojupeko kilometroaren eta taldekako jazarpen probetan.

Errodadore bikaina zen, abiadura punta handia zuena. Hiru Itzuli Handietan lortu zituen etapa garaipenak.

Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren, Bontempik txirrindularitzarekin lotua jarraitu zuen kirol zuzendari bezala. Gaur egun Lampre-ISD taldea zuzentzen du, UCI ProTourreko taldeen artean dagoena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne