Guildford Four and Maguire Seven (euskaraz Guilfordeko Lauak eta Zazpi Maguiretarrak) Erresuma Batuko justiziak modu ustelean kaltetu eta preso sartutako irlandar jatorriko bi jende talde dira, 1974ko urriaren 5ean Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrak Ingalaterrako Guildford hirian burututako atentuaren egileak izatea eta IRAkideak izatea leporatu baitzien, nahiz eta guzti hori gezurra zela eta hiritar arruntak zirela jakin. Espetxeratzeko behar zituzten gezurrezko lekukotasun asko tortura fisiko eta presio psikologikoen bidez lortu ziren.
Beren kasuak mundu osoan ohiartzun handia izan zuen, batez ere Guilfordeko Lauena, Jim Sheridan zuzendariaren 1993ko In the Name of the Father filman ikus liteke.