Guillaume Dufay | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Beersel, 1397ko abuztuaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Cambrai, 1474ko azaroaren 27a (egutegi gregorianoa) (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta musikaren teorikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Burgundian School (en) ![]() |
Genero artistikoa | polifonia musika klasikoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Guillaume Dufay, Du Fay, edo Du Fayt[1][2] (c. 1397[3] – Cambrai, 1474ko azaroaren 27a), Pizkunde goiztiarreko konpositore eta musika-teoriko franko-flandiarra izan zen. Bere garaiko konpositore europar nagusitzat hartzen da, bere musika luze eta zabal interpretatu eta kopiatu baitzen.[4] Borgoinako Eskolako zenbait konpositorekin, bereziki Gilles Binchois lagunarekin, harreman estua izan zuen, Borgoinako kaperako kide izatera inoiz heldu izan ez zen arren.[5][6] Binchoisengan bezala, Dufayengan ere eragin handia izan zuen John Dunstaple konpositorearen contenance angloise estiloak (XV. mendeko polifonia ingeles bereizgarria), eta hau beste estilo askorekin batera sintetizatu zuen; tartean garaiko Missa Caput ezaguna edota bere garaikide ziren Johannes Ockeghem eta Antoine Busnois gazteen teknikak.[4]
Bere ibilbidean zehar, Dufayk hainbat musika kargu eta lanpostu izan zituen eta lan katalogo zabala utzi zuen, bere garaiko musika polifonikoaren genero gehinenen adierazgarri diren obrak barne.[4] Bere lanik entzutetsuena, Nuper Rosarum Flores motete konplexua, Filippo Brunelleschik diseinaturiko Florentziako katedralaren kupularen sagarapenerako idatzi zuen, eta mendebaldeko kulturaren ikurtzat hartzen da.[7]