Guillaume de Chateauneuf

Guillaume de Chateauneuf

Grand Master of Order of Saint John of Jerusalem (en) Itzuli

1242 - 1258
Pierre de Vieille-Bride - Hugues de Revel
superior (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaFrantzia, XIII. mendea
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAkre, 1258 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakwarrior monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak

Guillaume de Chateauneuf (? - Akre, 1258) Ospitaleko Zaldunen 19. Maisu Handia izan zen 1242tik hil zen arte.

1233ko urriaren 3an sartu zen Ordenan, eta 1241eko azaroaren 18an izendatu zuten Ordenako mariskal. 1242ko maiatzaren 31n Maisu Handia aukeratu zuten.

1244an Jerusalem gotortzea agindu zuen tribu turkiarren inbasioaren aurrean, baina hiria arpilatua eta biztanleak sarraskituak izan ziren. 1244ko urrian Chateauneuf La Forbieko guduan preso hartu eta Egiptora eraman zuten. Jean de Ronay behin-behineko Maisu Handi bihurtu zen Chateauneufen gatibualdian.

1250ean Guillaume askatu eta Akrera joan zen. 1256an 10 urteko tregu bat sinatu zen zaldun kristau eta musulmanen artean. Veneziar eta genoarren arteko San Sabaseko gerran, Ospitaletako Zaldunak Genovarekin lerrokatu ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne