Gula

Bol bat gula

Gulak, sukaldaritzan, surimiz egindako angulen ordezkoa dira.

Azoketan oso garestiak direlako eta geroz eta gutxiago daudelako, surimizko ordezko merkea saltzeari ekin zioten. Surimia egiteko Alaskako abadira erabiltzen dute. Ordezkoa saltzeko lehendabiziko enpresak "gula" izen komertziala erabili zuenez, izen horretaz ere ezaguna da.


Surimia Euskal Herrian eta Europan 1980ko hamarraldian ezagutu bazen ere Japonian antzinetik erabiltzen da, adibidez kamaboko prestatzeko. 2002 aldera merkaturatzen hasi zen surimizko produktu hau angula edo txitxardinaren itxurarekin[1]. Pixkanaka-pixkanaka ordezko hau jatorrizko angularen itxura hartzen ari da.

Kilo bat surimi prestatzeko bost kilo arrain beharrezkoak dira. Bakailaoa, legatza, ezpata-arrain, Alaskako abadira, platuxa latza edota fletana arrainen gihar garbia erabiltzen da, behin hezurra, azala eta tripak kenduta[2]

  1. «Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa 141003» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-15).
  2. Surimiak eta suzedaneoak: ordezkoek ere elikatzen dute baina gatz gehiago daukate.. Eroski- Consumer, 12 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne