Gurin

Gurin
esneki, Dairy products and dairy components - butter, ghee, butter paste, milk fat. Dry butter (en) Itzuli, Butter (including dry and with flavor components - OKPD2, code 10.51.30.100) (en) Itzuli eta koipe pasta
Materialakesne-gain likidoa
esnea
Osagaiakkoipea
Historia
Sorrera-dataK.a. VIII. milurtekoa

Gurina esne, esne-gain edo esne hartzituaren gantzetan ur ttanttek eraginiko emultsioa da, kolore horixkako eta esneki gozoaren gustuko solido samur gisa gorpuztu eta beroarekin urtzen den esnekia. Guri, samur edo biguntasunarekin loturiko izena du produktu honek. Gurina egiteko, esnea irabiatu edo astindu egin behar da, esku-malatsez edo aparatu konplexuez. Koipea, batetik, eta gazura, bestetik, banandu ondoren geratzen den gantza dugu gurina. Euskal Herrian, gehienetan behi-esnez egiten bada ere, beste ugaztun batzuen esnea ere erabil daiteke (ardia, ahuntza, bufaloa...), berdin-berdin. Kilo bat gurin lortzeko, 20 litro inguru esne landu behar dira.[1][2][3]

Zenbaitetan, gehigarriak eransten zaizkio gurinari: gatza (kontserbatzeko), azukrea, aromak, kontserbagarriak, etab. Maiz, erakargarriago bihurtzeko, koloratzaileak eransten zaizkio prozesu industrialean: anatoa edo karotenoa, batik bat.

Goiko definizioaren aurkakoek diotenez, gurina emultsioa dela esatea ez da erabat egokia: giro-tenperaturan (20 °C inguru), gurina gantz-fase solido batean barreiatutako gantz-fase likido batez osatuta dago, eta ura ere badago sistema horretan. Hori, nazioartean onartutako "gelen" definizioari dagokio.

  1. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 211 or. ISBN 978 84 9172 259 5..
  2. Agirre, Edorta. «Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa 141003» calameo.com: 440-441. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  3. «Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Koipeak — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne