Guruin submaxilarra edo masailezurpeko guruina, forma ez erregularra eta intxaur baten antzeko tamaina duen listu guruin bat da. Ahoaren zoruaren atzealdean dago. Guruin honek, Whartonen hodia deritzonetik, mukoserosa izeneko jariakin muzinotsu urtsu bat jariatzen du.