Gustave Moreau (Paris, Frantzia, 1826ko apirilaren 6a - ib., 1898ko apirilaren 18a) margolari frantsesa izan zen, sinbolismoko maisu nagusietakoa. Margolaritza figuratiboa landu zuen batez ere, eta gaiei dagokienez, antzinateko gertaerak eta elezaharrak izan zituen gogokoen. Haren obran azpimarratzekoak dira erotismo exotikoa eta apaingarrien oparotasuna.