Gutun formal

Nelson Mandela presidenteak igorritako gutuna. Igorlea Nelson Mandela, hartzailea Niall Mellon. Gutun honek goiburua, orri-oina eta hiru paragrafoko gorputza ditu. Ingelesez ohikoak diren adeitasunezko hasierako eta amaierako agurrak.
Einstein zientzialariaren gutuna AEBko presidenteari Franklin Roosevelt jaunari lehergailu atomikoen inguruan. Igorlea Einstein, hartzailea Franklin Roosevelt. Hiru paragrafoko gorputza ikusten da irudian eta igorlea eta hartzailearen datuak paragrafo banatan goian bakartuak. (Garai hartako eta beste garai batzuetako ohiko molde formaletako bat).

Gutun formala edo eskutitz formala posta zerbitzu baten bidez igortzen den testu zaindua da. Erregistro formalekoa behar du eta ez lagunarteko erregistroa. Enpresen arteko harremanetan eta administrazioarekiko harremanetan ohikoak dira mota horretako eskutitzak. XXI. mendean posta-e zerbitzuen bidez lehen paperezko gutun formalekin egiten ziren hainbat komunikazio ekintza gauzatzen dira eta orain posta-e mezuetan gutun formaletako zenbait formula eta egituraren kalkoa egiten da.

Gutun formalak, hainbat helburu nagusi izan ditzakete. Horrela bereiz daitezke:


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne