Gwangjuko Sarraskia | |
---|---|
Jatorrizko izena | (ko) 5·18 광주 민주화 운동 (ko) 광주 민중 항쟁 (ko) 광주 민중 봉기 (ko) 광주 사태 (ko) 광주 학살 (ko) 광주 소요 사태 (ko) 5·18 민주화 운동 (ko) 광주 항쟁 (ko) 5·18 |
Mota | gizarte mugimendu gatazka |
Denbora-tarte | 1980ko maiatzaren 18a - 1980ko maiatzaren 27a |
Kokaleku | Gwangju |
Herrialdea | Hego Korea |
Parte-hartzaileak | |
Pertsona hilak | 606 |
Pertsona zaurituak | 3.139 |
Pertsona desagertuak | 76 65 |
Osatuta | |
Gwangjuko Sarraskia edo Gwangjuko Demokraziaren Aldeko Mugimendua (Hangul: 광주 민주화 운동; Hanja: 光州民主化運動; RR: Gwangju Minjuhwa Undong) herri jazarraldia izan zen, Chun Doo-hwanen diktaduraren aurkakoa, 1980ko maiatzaren 18 eta 27 bitartean Hego Koreako Gwangju hirian gertatu zena. Hego Koreako armada manifestariei oldartu zitzaien, triskantza handia eraginez. Datu ofizialen arabera, 200 lagun hil ziren borroketan; baina atzerriko prentsak jaso zuenez, militarrek 1.000-2.000 pertsona hil zituzten.[1]