HMS Terror (1813) | |
---|---|
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Robert Davy |
Ekoizpen-lekua | Topsham (Devon) |
Historia | |
Voyage of the H.M.S. Erebus & Terror | |
Franklinen espedizio galdua | |
Eskaera | 1812ko martxoaren 30a |
Gila jartzea | 1812ko iraila |
Uretaratzea | 1813ko ekainaren 29a |
Esleipena | 1813ko uztailaren 31 |
Ship abandonment | 1848ko apirilaren 22a |
Berraurkikuntza | 2016ko irailaren 12a |
Kudeatzailea | Royal Navy |
Gatazka | 1812ko angloamerikar gerra |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 6,86 (![]() ![]() ![]() |
Erruna | 8,2 m |
Zingoa | 6,86 m |
Tona-brutoak | 325 |
Propulsatzailea | bela Lurrun-makina |
Potentzia | 30 Zp |
Armamentua | Mortero (1) Mortero (1) |
HMS Terror gerraontzi bat zen, bonba-ontzi erakoa, Britainia Handiko Itsas Armadak 1813an eraikia. Parte hartu zuen Ingalaterra eta AEBen arteko gerran 1812 eta 1815 artekoa, Baltimoreko guduan eta Forth McHenry gotorlekuko bonbardaketan adibidez. Bi hamarkada geroago egokitu egin zuten esplorazio-ontzi moduan, poloetan zerbitzatzeko. Halatan, 1836–1837 urte artean parte hartu zuen George Back-en Artikorako espedizioan, 1839 to 1843 artean Ross espedizioan, eta 1845ean Sir John Franklin-en ahalegin ustelean Ipar-mendebaldeko pasaia zeharkatzeko, eta bertan desagertu zen, HMS Erebus ontziarekin eta espedizioko eskifaia osoarekin batera, 129 gizon.
Antartikako Terror mendia ontzi honen omenez izendatua izan zen.
2016ko irailaren 12an Arctic Research Foundation / Artikoa Ikertzeko Fundazioak iragarri zuen HMS Terror ontziaren hondakinak aurkitu zituztela Terror badiako uretan hondoratuta, Gilen Erregearen uharteko hego-mendebaleko kostaldean, Nunavut-en. Ontzia zegoen 92 km hegora abandonatu zuten lekutik, eta 50 bat km-ra 2014an HMS Erebus aurkitu zuten tokitik.