Hadley zelula alisioak esplikatzeko George Hadleyk (1735) proposatu zuen zirkulazio meridianoa da.[1] Hadley zelula ekuatoreko bi aldeetara, hemisferio bakoitzeko tropikoan, eratzen da. Zelula bakoitzak planeta latitudinalki biltzen dutelarik, ekuatoretik (0º) 30º-ko latituderaino energia transferituz.[2][3]
Zirkulazio atmosferikoa habiarazten duen indarra planetako azaleraren eguzki bidezko berotze desorekatua da, potenteagoa dena ekuatore inguruan eta makalena poloetan. Hala, zirkulazio atmosferikoak energia transferitzen du poloetarantz, ekuatorearekin duten tenperatura gradientea murriztuz. Energia mugitzeko mekanismoak latitudearen arabera aldatzen dira, gune tropikal eta ez-tropikaletan desberdinak direlarik.