Hagako Konferentziak eta Konbentzioak, 1899an eta 1907an Hagako hirian egon ziren bi konferentzia izan ziren.
Lehenak, (1899ko maiatza-uztaila) Nikolas II.a tsarrak deiturik, 26 estatu bildu zituen (Europakoak eta Amerika eta Asiako batzuk). Han hartutako erabakiak gai hauei zegozkien: lehorreko gerraren legeak finkatzea, itsas gerrari Genevako Konbentzioa ezartzea, eta nazioarteko gatazkei Arbitrajerako Auzitegi Iraunkor baten bidez bakezko irtenbidea ematea. Bestalde, airetiko bonbardatzeak, gas itogarriak eta bala-leherkariak galaraztea erabaki zen.
Bigarrenean (1907ko ekaina-urria) 44 estatu bildu ziren 1899ko konbentzioak berriro aztertzeko, eta borrokari ekin aurretik gerra-aldarrikapena egitea nahitaezkotzat jotzea erabaki zen.