Haganah | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Paramilitarra |
Herrialdea | Yishuv |
Ideologia | Sionismoa |
Historia | |
Sorrera | 1920ko ekainaren 15a |
Desagerpena | 1948ko maiatzaren 28a |
webgune ofiziala |
Haganah (hebreeraz: הַהֲגָנָה, euskaraz: «Defentsa») 1920 eta 1948 bitartean ihardun zuen sionisten defentsarako erakundea izan zen, britainiarren menpeko Palestinan. Kibbutz eta moshavetako kideek osatu zuten, arabiarren erasoei aurre egiteko. Britainiar agintariek, gainera, ez zuten ahaleginik egiten juduak babesteko. Haganah egungo Israelgo armadaren aurrekari zuzenena da.