Hagin (zuhaitza) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Coniferae |
Familia | Taxaceae |
Generoa | Taxus |
Azpibanaketa | |
Taxus baccata, hagin arrunta edo europar hagina Taxus brevifolia, Pazifikoko hagina | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | hagin zur |
Hagina koniferoen dibisioko Taxus generoaren izen arrunta da Taxaceae familiaren barruan. Bizitza luzekoak dira, 1.500 urte baino gehiago bizi daitezkenak eta hazkunde motelekoak diren arren, 20 metro izatera heldu daitezke.[1]
Haginak oso moldapen ona dauka ingurune gehienetara, baita baso oligotrofoetan ere. Hala ere, ingurune heze eta freskoak nahiago ditu, zonalde menditsu eta itzaltsuetan. Kareharrizko lurretan hazi ohi dira.
Generoak hamasei espezie ditu Ipar Hemisferioan, Mexikon eta Hego Malasian barne.