Haiku jatorrian japonierazko olerki mota bat da, 5-7-5 silabako lerroetan antolatutako 17 silabak osatua. Hala eta guztiz ere, autore batzuk silaba banaketarekin oso kritikoak dira, hala nola Vicente Haya edo Jaime Lorente[1]. Renga izeneko olerkietan oinarria dute. Haikugileek deskribapen objektiboa egiten dute, baina azken helburua irakurlearengan zirrara eragitea da. Buson (XVIII. mendekoa), Kobayashi Issa eta Masaoka Shiki (XVIII-XIX. mendeetakoak) haikua landu zuten idazle nagusiak dira. Tradizioz, lerro bertikal bakar batean idazten ziren, baina beste hizkuntza batzuetara transkribiturik, hiru esaldi laburretan agertzen dira.
Matsuo Bashōk bultzada handia eman zion XVII. mendean.