Halobacterium salinarum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Methanobacteriati |
Filuma | Methanobacteriota |
Klasea | Halobacteria |
Ordena | Halobacteriales |
Familia | Halobacteriaceae |
Generoa | Halobacterium |
Espeziea | Halobacterium salinarum Elazari-Volcani, 1957 |
Halobacterium salinarum muturreko halofiloa den arkeoa da, eta arnasketa motari dagokionez, derrigorrezko aerobioa da. Bizirauteko, itsasoko ura baino askoz gaziagoak diren ingurugiroak behar ditu. Esaterako, laku oso gaziak (Itsaso Hila, Aintzira Gazi Handia…), gatzagak, oso gaziak diren elikagaiak... arkeo honek gehien maite dituen habitatak dira.
Halobacterium arkeoen taldeko genero bat da. Halobakterioak mikroorganismo unizelularrak dira, bazilo formakoak. Hauen ezaugarririk nabarmenena muturreko halofiloak direla da, hots, bizitzeko gatz kontzentrazio oso handiak behar dituzte. Arkeobakterio honen inguruko gatz-kontzentrazioa %10 baino handiagoa denean haziko da, gatz-kontzentrazio optimoa %25ekoa izanik, hau da, halofilo hertsia.