Hamabi mahatsarena Gabonzaharreko tradizioa da. Gaueko 12ak jotzean, Hego Euskal Herrian hamabi mahats-ale jan ohi ditu jendeak, banan banan eta irratiz edo telebistaz igortzen diren kanpai-kolpeak jarraituz. Tradizioaren arabera, horrela egileak urteberrian zortea izango du.[1][2] Hamabi mahatsen esanahia ezezaguna da, litekeena da hurrengo «hamabi hilabeteak» edo «hamabi kanpai hotsak» irudikatzea.
Jatorriz, Espainiako tradizioa da eta handik Euskal Herrira ez ezik Filipinetarantz eta Hispanoamerikarantz ere (Mexiko, Venezuela, Bolivia, Ekuador, El Salvador, Peru, Kolonbia, Puerto Rico, Nikaragua edo Costa Rica) zabaldu da. Nabarmena da urtero Madrilgo Puerta del Sol enparantzan egiten duten festa, non urte amaierako kanpai hotseko saioak emititzen dituztenean.