Hamartia

Aristotelesen Poetika

Hamartia (antzinako grezieraz: ἁμαρτία) Aristotelesen Poetikan erabilitako termino bat da,[1] normalean "errore tragiko", "zorigaiztoko errore", akats, huts edo bekatu bezala itzultzen dena. "Heroi tragikoak" egiten duen zorigaiztoko akatsa da, "zuzena dena egiten" saiatzen baita, zuzena dena, besterik gabe, egin ezin den egoera batean.

Grezieraz, hamartia hitzak bere erroak tiroa huts egitearen ideian ditu, itua ez jotea (ἁμαρτάνειν hamartanein), eta esanahi-espektro zabal bat barne hartzen du,[2] istriputik aktseraino, mina edo bekatua bezala.[3] Istripu bat bera ere hamartiarako itzulpen egokitzat jo daiteke, "kasu bietan batek ez baitu ituan jo".[4] Nikomakorentzako etikan hamartia honela deskribatu zuen Aristotelesek: gizon batek beste bati egin diezazkiokeen hiru laido-motetako bat. Hamartia ezjakintasunez egindako iraina da (eragindako pertsona edo emaitza agentearen ustez zirenak ez direnean).[5] Horrek esan nahi du pertsonaia zorigaiztoko errore batean erortzen dela, osatu gabeko autoezagutzan oinarrituta. Adibidez, Ediporen hamartia bere aita hiltzea izan zen, hilketa bat egiten ari zela jakin arren, gizona erregea eta bere aita zirela ez zekielako. Hilketan "huts egin" zuen, arrotz bat hil nahi zuelako eta lotura estua zuen norbait hil zuelako.

  1. Aristoteles, Poetika, XIII, 1453a.
  2. Aristoteles, Nikomakorentzako etika. V.8 1135b12-20.
  3. Bremer. Hamartia
  4. Sherman, Nancy. "hamartía and Virtue".
  5. Aristoteles. Nikomakorentzako etika. 1135b

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne