Hamburger Hillgo gudua (ingelesez: Battle of Hamburger Hill) Vietnamgo Gerrako gudu bat izan zen, 1969ko maiatzaren 10aetik 20ra gertatua. Borrokalariak, alde batetik, Ameriketako Estatu Batuetako Armada eta Hego Vietnamgo Armada ziren; bestetik, Ipar Vietnamgo Armada. AEBen eta Hego Vietnamen garaipen pirrikoa izan zen emaitza.[1]
Borrokalekuari Hamburger Hill goitizena (euskaraz: «hanburgesaren muinoa») han borrokatzen ari ziren estatubatuar soldaduek eman zioten, sarraskia pairatzen ari zirela adierazteko.
- ↑ (Ingelesez) Long, Ngo Vinh. (1993). The Vietnam War: Vietnamese and American Perspectives. M.E. Sharpe, 204 or. ISBN 9780765638632..