Hammurabiren Kodea | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | K.a. 1752 |
Jatorrizko hizkuntza | Akadera |
Ekoizpen lekua | Babilonia |
Honen izena darama | Hamurabi |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Akadera |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Argumentu nagusia | jabetza, family law (en) , Zuzenbide pribatua, zigor-zuzenbidea, Jaraunsletza, offence against the person (en) , Alokairua, service contract (en) eta justizia |
Hammurabiren Kodea Babiloniako zuzenbide-testua da, K. a. 1750 aldean Hammurabi Babiloniako seigarren erregeak promulgatu zuena. 1901-1902 aldean Susa hirian aurkitu eta gaur egun Louvre museoan dagoen dioritazko zutarri batean idatzirik dago. Ezagutzen den lege bildumarik zaharrena da, eta antzinako Mesopotamiako osoena. Arauez osatutako kodea da, ondorengo kodeentzako eredu izan zena, eta oso garrantzitsua izan zen Mesopotamiako gizartea ikertzeko.