| |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
Lekua: | ![]() | ||||
Gainazala: | lur harrotua | ||||
Kategoria : | ATP World Tour 500 | ||||
Sariak : | 2.450.000 estatubatuar dolar | ||||
Web orria: | German Open |
Hanburgoko ATP txapelketa edo Hamburgeko ATP txapelketa Alemaniako Hanburgo (edo Hamburg) hirian urtero jokatzen den tenis txapelketa da, ATP World Tour 500 kategoriakoa. Gaur egun abuztuan jokatzen da, lur harrotuan. 1990. urtean Tennis Masters Series txapelketak sortu baino lehen, Alemaniako Irekia izenarekin zen ezaguna. Gerora, Hanburgoko Mastersa izena izango zuen; eta gaur egun, berriz, International German Open (Alemaniako Nazioarteko Txapelketa Irekia) izen ofiziala du.
Lur harrotuan jokatzen diren txapelketetan, zaharrenen eta ospetsuenen artekoa dugu, lehen aldiz 1892. urtean jokatu baitzen. XX. mendean zehar, Alemaniako hainbat hiritan jokatu zen. Aipatzekoa da 1907. eta 1925. urteen artean Otto Froitzhem alemaniarrak 7 aldiz irabazi zuela txapelketa.
Masters Series (gaur egungo ATP World Tour Masters 1000) txapelketetako bat izan zen txapelketa multzo horren hasieratik 2008. urteraino. Hala ere, 2009. urtean egin zen egutegiaren berregituratzearekin batera, kategoria hori galdu eta ATP World Tour 500 multzoko kategorian sartu zuten.