Handiegia erortzeko

«Handiegia erortzeko» (TBTF, ingelesezko Too Big to Fall) banku eta finantzen teoria bat da, esaten duena enpresa batzuk, bereziki finantza erakunde batzuk, hain handiak direla eta euren pisu ekonomikoa hain handia dela, ezen haien porrota hondamendia izango bailitzateke sistema ekonomikoarentzat. Hori dela eta, gobernuaren laguntza jaso beharko lukete balizko porrot bati aurre egin behar diotenean[1]. Stewart McKinney kongresista estatubatuarrak Kongresuko audientzia batean ezagun egin zuen «handiegia erortzeko» terminoa, 1984an, Federal Deposit Insurance Corporationek Continental Illinoisen egindako esku-hartzea ekonomikoa eztabaidatzen ari zirela. Terminoa noizbehinka erabili da prentsan[2], eta ideia horietatik abiatuta egin dira ondoren banku-erreskateak[3].

  1. Lin, Tom. (2010-10-01). «Too Big to Fail, Too Blind to See» UF Law Faculty Publications (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  2. Stern, Gary H.; Feldman, Ron J.. (2009). Too big to fail: the hazards of bank bailouts ; with a new preface. (1. paperback ed. argitaraldia) Brookings Institution Press ISBN 978-0-8157-8152-3. (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  3. (Ingelesez) Nurisso, George C.; Prescott, Edward S.. (2017-10-18). «The 1970s Origins of Too Big to Fail» Economic Commentary (2017-17)  doi:10.26509/frbc-ec-201717. (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne