Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero. Hannah Arendten bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa. Irudi gehiago
Hannah Arendt (Hannover, Alemania, 1906kourriaren 14a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1975ekoabenduaren 4a) judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude. Askatasuna eta berdintasuna, elkarren lehiakide beharrean, guztiz osagarriak direla aipatzen zuen; askatasuna, Arendten ustez, "berdinen" artean bultzatutako ekintza politikoaren emaitza da.
Bizitzan izandako esperientzia gogorrek bultzatu zuten Arendt pentsamendu mota tradizionalak zalantzan jartzera. Arendtek, bere garaia, XX. mendeko historia, eta garaiko egoera landu eta hausnartu zituen. Haren teoria politikoan zerikusi gehien izan duen alderdia, judua izateagatik izan zuen bizipena da. Haren ustez, politikaren oinarriak askatasuna eta justizia dira, eta horrek kontraesan bat dakar "herri hautatua" izatearekin.