Hanns-Martin Schleyer (Offenburg, Baden, 1915eko maiatzaren 1a – Mulhouse inguruan, 1977ko urriaren 18a) nazi ohia eta SSko ofiziala izana, Bigarren Mundu Gerra amaitzean, hiru urte soilik egin zituen espetxean. Espetxetik ateratakoan, Alemaniako patronaleko burura eramango zuen bidea hasi zuen enpresa munduan. Alemaniar industrial Elkarteko presidentea izan zen eta ezkerraren aurrean oso ospe txarra izan zuen bere muturreko liberalismoaren ondorioz. Armada Gorriaren Frakzioa taldeak bahitu hilabete eta erdi eta hil egin zuen.