Hans Holbein Zaharra | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Augsburg, 1465 |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Bizilekua | Augsburg |
Heriotza | Basilea eta Issenheim, 1524 (58/59 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Holbein family (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, xylographer (en) ![]() |
Lantokia(k) | Augsburg |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | German Renaissance (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Hans Holbein Zaharra (Augsburgo, Bavaria, c. 1465, - Issenheim, Alsazia, 1524) alemaniar margolari eta marrazkilaria izan zen. Ulmen ikasi ondoren, Herbeheretan izan bide zen. Gero Augsburgora joanik, erretaulak egiteko lantegi baten buru izan zen. Espresioen bortiztasuna eta forma kizkurtuak gogoko dituen tradizio germaniarraren ildotik taxutuak ziren Holbeinen erretaulak, eta oso estimatuak izan ziren haren garaian.
Gotiko berankorraren ezaugarri garbi-garbiak ditu. Hona erretauletariko batzuk: Domingotarrena (Frankfurt), Andredena Mariaren basilikakoa (Erroma), Augsburguko San Pauloren basilikakoa. Erlijiozko koadroak, berriz: "Santa Mariaren bizitzako pasarteak" (Augsburgoko katedrala), "Amabirjinaren heriotza apostoluek inguraturik" (Basilea), etab.
Zehaztasun handiko erretratugilea ere bada, zenbaitetan soil eta lehor samar gertatzen den arren (zenbaitetan bere semeak egindakotzat hartu dira). Azken aldera, italiar estiloko gaiak bere egin zituen eta formak leundu ("Gaztetasunaren iturria", 1519).