Harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA birusa, edo (-)ssRNA virusa, bere genoman kate bakarreko RNA duen birusa da, norantza negatibokoa, tarteko DNArik erabili gabe erreplikatzen dena. Baltimoreko sailkapeneko V. taldeko birusak dira.[1] RNA genomikoa RNA mezulariaren konplementarioa da birus horietan; beraz, itzulpenaren aurretik RNA positibo bihurtu behar da, RNA polimerasa baten bitartez. Mota honetakoak dira Marburg gaixotasuna, ebola, elgorria, hazizurria, amorrua eta gripea eragiten duten birusak.