Harlangaitza edo hormarria eraikuntzan erabiltzen den harria da, landu gabea, harrobitik atera bezala hartua[1], edo azaletik landua[2], hormak egiteko erabiltzen dena. Itxura zakarra du eta eskuz erabiltzeko modukoa da. Hargin lanetan erabiltzen da eta historian zehar sarri erabili izan da.