Harmaila edo harmailak (sarritan pluralez erabilia) estadio edo areto ireki batean jendea esertzeko egitura da, harriz edo bestelako material batez egindako mailen segida[1].
Antzinateko teatro eta anfiteatroetan erabiltzen ziren, eta haien antzeko ikuskizunetarako toki publikoetan ere bai gaur egunean. Kirol estadioetan tribuna ere esaten zaie[2].