Haro leinua Gaztelako Koroaren noblezia-feudalaren leinu nagusienetariko bat izan zen, X. eta XIV. mendeen artean Bizkaiko jaunak izan zirenak[1].
"Harokoa" bere abizena Diego Lopez Zuriak hartu zuen Alfontso VI.a Gaztelakoa Haro errioxar hiribildua eman zionean[2]. Hala ere toponimoa ez da 1117ra arte agertuko, noiz bere semea zen Lope Diaz "Donus Didacus Lópiz de Faro" aipatua izan zen[3][4].
Diego Lopez Zintzoak leinuko armarria aldatu zuen: bere izena Lope (Otsoa) aipatzeko zilarrezko zelai batean zeuden otsoak gehitu, eta parte-hartutako Navas de Tolosako gudua eta Baezako setioa gogoratzeko arkumeak eta San Andres gurutzea[5]
Bere adarretako batek Carpio leinua sortu zuen.