San Estebanen martirioa , 1506, Marx Reichlich .
Harrikatze publikoa zigor judizialtzat edo judizioz kanpokotzat aplikatzen duten herrialdeak erakusten dituen mapa.
Harrikatzea [ 1] heriotza zigorra aplikatzeko modu bat da, zeinetan jende multzo batek harrika egiten dion pertsona bati, hil arte. Gaur egun, zigor hori aplikatzen dute Arabiar Emirerri Batuetan , Iranen , Iraken , Qatarren , Mauritanian , Saudi Arabian , Somalian , Sudanen , Yemenen , Nigeria iparraldean, Indonesiako Aceh probintzian, Afganistanen eta Pakistanen .[ 2] Herrialde batzuetan, hala nola Iraken eta Afganistanen, epaiz kanpoko harrikatzeak egiten dira, legez kontrakoa izan arren.[ 3]
↑ «harrikatu» Orotariko Euskal Hiztegia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2016-11-15) .
↑ (Ingelesez) Batha, Emma. «Factbox: Stoning - where does it happen?» Thomson Reuters Foundation News (Noiz kontsultatua: 2016-11-15) .
↑ (Ingelesez) Batha, Emma. «Special report: The punishment was death by stoning. The crime? Having a mobile phone» The Independent (Noiz kontsultatua: 2016-11-15) .