Harrotasuna eta aurrejuzguak

Harrotasuna eta aurrejuzguak
1813ko lehen argitarapena.
Datuak
IdazleaJane Austen (1813ko urtarrilaren 28a)
Argitaratze-data1813
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaPride and Prejudice
HerrialdeaIngalaterra
FormatuaInprimatua
Euskaraz
IzenburuaHarrotasuna eta Aurrejuzkuak
ItzultzaileaAna Isabel Morales

Harrotasuna eta aurrejuzguak (ingelesez Pride and Prejudice) 1813ko Jane Austen ingeles idazlearen amodiozko komedia eleberri bat da. Eleberrien historian umorezko eta amodiozko generoko aintzindarietako bat izan zen.

Mundu anglosaxoiko garai guztietako eleberri ezagunenetakoa izateaz gain, ingelesezko literaturako esaldi ospetsuenetako batekin hasten da:

« Egia unibertsalki onartua da fortuna handiaren jabe den gizon ezkongai batek emaztearen premia eduki behar duela. »

Eleberriak protagonisten bilakaera pertsonala erakusten du, Elizabeth Bennet eta Fitzwillian Darcyrena, eta nola, krisi zenbaiti aurre egiteko eta elkarrekin egon ahal izateko, bakoitzak bere akatsetatik ikasi beharko duen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne