Harry Potter | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | J. K. Rowling |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Harry Potter |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua |
Ilustratzailea | Mary GrandPré (en) , Jim Kay (en) , Kazu Kibuishi (en) , Jonny Duddle (en) eta Andrew Davidson (en) |
Argitaletxea | Bloomsbury Publishing, Scholastic Corporation (en) , Salamandra (en) , Azbuka (en) , Rosman, A-ba-ba-ha-la-ma-ha (en) , Raincoast Books (en) , Egmont Bulgaria (en) , Zangak eta Qanun |
OCLC | 1085412199 |
Honen izena darama | Harry Potter |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasia, young adult fiction (en) , developmental novel (en) eta children's fiction (en) |
Hizkuntza | Ingeles britainiarra eta ingelesa |
Deskribapena | |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Harry Potterren unibertsoa |
Argumentu nagusia | adiskidetasuna, Adorea, nerabezaroa, self-discovery (en) , heriotza eta magic in Harry Potter (en) |
wizardingworld.com | |
Harry Potter fantasiazko eleberrien sail bat da, J. K. Rowling idazle britainiarrak idatzia. Zazpi eleberri dira guztira. Harry Potter mutikoaren eta haren adiskide Ron Weasley eta Hermione Grangerren zazpi urteko istorioa azaltzen du, Hogwarts magia eta azti eskolan. Hariaren korapiloa Harry Potterren eta Lord Voldemort azti maltzurraren arteko borroka da, Voldemortek Harryren gurasoak hil baitzituen, mundu magikoa bereganatu nahian.
Lehenengo liburuaren argitalpenetik, Harry Potter eta Sorgin Harria, 1997ko ekainaren 26an, liburuek sekulako ospea, kritika positiboak eta arrakasta komertzialak lortu dituzte mundu osoan. Publiko heldua nahiz irakurle gazteak erakarri dituzte eta, askotan, gazte helduen literaturaren giltzarritzat jotzen dira.[1] 2018ko otsaila arte 500 milioi liburu-ale baino gehiago saldu ziren mundu osoan, historiako liburu salduenen serie onena bihurtuz, eta laurogei hizkuntzatara itzuliak izan dira.[2] Azken lau liburuek elkarren segidan errekorra lortu zuten historiako liburu salduenen arloan, azkenengo argitalpenak ia 2.7 milioi kopien salmentarekin Erresuma Batuan eta 8.3 milioi kopiarekin Estatu Batuetan, argitalpenaren ondorengo lehen 24 orduetan.
Euskaraz liburu guztiak argitaratu dira, Elkar eta Salamandra argitaletxeek batera plazaratuak. Itzulpenak Iñaki Mendiguren ezkiotarrak egin ditu.[3]