Harry James Potter J. K. Rowling idazle britainiarraren Harry Potter liburu saileko protagonista nagusia da. Liburu sail nagusiak Harry eta bere lagunen bizitzako zazpi urte hartzen ditu, eta hamaika urte dituenetik hemezortzi urte dituen arte, Hogwarts azti eskolan burutzen dituzten ikasketak kontatzen ditu.
Urte bat zuela, Lord Voldemort azti ankerrak bere gurasoak (James eta Lily) hil zituen. Harry hiltzen ere saiatu zen, baina ezin izan zuen, eta Harryren bekokian marka txiki bat egitea baino ez zuen lortu. Horren eraginez, bere izeba-osabekin bizitzen geratu behar izan zen, baina horiek oso gaizki tratatzen zuten. Bestalde, Voldemort eta Harryren patuak elkarri lotuta geratu ziren gertaera horren ondorioz.
Bere bi lagun onenak, Ron Weasley eta Hermione Granger dira, Hogwarts azti eskolan ezagutu zituenak.
Gryffindor etxekoa da, bere bi lagunak bezala. Harryk eta bere lagunek urtero heroi edo gaizkile bihurtzen duten gertakariak gertu izaten dituzte. Gehien maite dituen pertsonak hauek dira: bere osaba (Sirius Black), Hogwarts eskolako zuzendaria (Albus Dumbledore) eta eskolako atezaina (Hagrid). Asko estimatzen duen beste pertsonaia bat Hedwig da, bere hontza.
Harry Potter film sailean Daniel Radcliffe aktore britainiarrak egin du pertsonaiaren papera.