Hartz Txikia

Hartz Txikia 
Datuak
LaburduraUMi
GenitiboaUrsae Minoris
SinbologiaHartz Txikia
Eremua256456 gradu karratu (56. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
2
Izarrik distiratsuenaPolaris (itxurazko magnitudea 2,02)
Meteoro euriaursidak
Konstelazio mugakideakDraco (konstelazioa), Camelopardalis eta Cepheus
Behaketa
Igoera zuzena15 h
Deklinazioa70,8°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Ekaina
+90° eta −-10° latitude bitartean ikusgai.

Hartz Txikia edo Ursa Minor[oh 1] Ipar hemisferioko konstelaziorik ezagunenetariko bat da. Zazpi izar nagusiz osatuta dago. Hartz Handia bezala, Hartz Txikiaren buztana ere burruntzali baten kirtentzat ikus daiteke, eta hortik dator ere maiz erabiltzen den ez-izen bat. Hartz Txikia II. mendeko Ptolomeo astronomoak zerrendatutako 48 konstelazioetako bat izan zen, eta 88 konstelazio modernoetako bat izaten jarraitzen du. Tradizioz, Hartz Txikia garrantzitsua izan da nabigaziorako, batez ere marinelentzat, Polaris baita ipar poloa adierazten duen izarra.

Polaris, konstelazioko izarrik distiratsuena, kolore zuri horixkako supererraldoi bat da, eta gaueko zeruko zefeida izar aldakor distiratsuena, 1,97tik 2,00ra bitarteko itxurazko magnitudearekin. Beta Ursae Minoris, Kochab izenez ere ezaguna, izar zahartu bat da, puztu eta hoztu egin dena, erraldoi laranja bihurtu arte, 2,08ko itxurazko magnitudearekin, Polaris baino apur bat ahulagoa da. Kochab eta Gamma Ursae Minoris, 3. magnitudekoak, "Izar polarraren zaindariak" edo "poloaren zaindariak" izena jaso dute. Lau izarren inguruan orbitatzen duten planetak detektatu dira, Kochab barne. Konstelazioak neutroi-izar isolatu bat ere badu -Calvera- eta H1504+65, orain arte aurkitu den nano zuri beroena, 200.000 Kelvineko gainazaleko tenperaturarekin.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne