Hartzaren Aintzira Handia

Hartzaren Aintzira Handia
Great Bear Lake (en)
Datu orokorrak
Garaiera155 m
Motaaintzira
Luzera400 km
Zabalera200 km
Azalera31.153 km²
Sakonera446 m
Bolumena2.236.000 hm³
2.236 km³
Geografia
Map
Koordenatuak66°N 121°W / 66°N 121°W / 66; -121
Honen parte daTsá Tué Biosphere Reserve (en) Itzuli
Estatu burujabe Kanada
Territory of CanadaIpar-mendebaldeko Lurraldeak
Hidrografia
Betebidea
HustubideaHartzaren Ibai Handia
Erresidentzia denbora124 a
Arroaren azalera114.717 km²
Arro hidrografikoaMackenzie River basin (en) Itzuli

Hartzaren Aintzira Handia[1] (Slavey-eraz: Sahtú, ingelesez: Great Bear Lake) Kanada barruan dagoen aintzirarik handiena da (Superiorrek eta Huronek zati bat Ameriketako Estatu Batuetan baitute), Ipar Amerikako hirugarrena, eta munduko zortzigarrena.

Aintzira Zirkulu Polar Artikoan dago: 65º - 67º ipar latitudean eta 118º - 123º mendebal longitudean, 186 metroko altueran.

Aintzira 31.153 km² area du eta 2.236 km³ bolumena. Lekurik sakonena 446 metrotara dagoen arren, batez besteko sakonera 71.7 metrokoa da. 2.719 kilometroko kosta du eta bere eskualdea 114,717 km² da.

Hustubidea Hartzaren Ibai Handia (Sahtúdé), Mackenzie ibaiaren ibaiadarra. Eskualdean dagoen herrixka bakarra hego-mendebaldeko partean dagoen Deline (Ipar-Mendebaldeko Lurraldeak) da.

1930 Gilbert LaBinek eskualdean uranioa aurkitu zuen.

Sahtú Dene herriak aintziratik hartu zuen bere izena.

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne