Harvard estiloa idazlan batean (akademikoetan batez ere) erabili diren iturriak aipatzeko estilo orokor bat da. Estilo bibliografiko bat baino gehiago, formatu hau jarraitzen duten beste estilo batzuek erabiltzen duten termino generikoa da; ingelesez "Harvard referencing" esaten zaio. “Autorea-data” sistema erabiltzen duten formatua erabiltzen du eta erreferentzia bibliografikoak zerrenda-formatuan agertzen/aurkezten dira, autorearen eta argitalpen-urtearen arabera ordenatuta. Ingelesez, "parenthetical referencing" ere esaten zaio, hau da "parentesien erreferentziatze estiloa".
Ofizialki ez dago eredu bakar gisa onartua, eta modu desberdinetan erabili izan da. Ez dago gidaliburu ofizial bat[1]. Estilo honen aldaerarik ezagunenak Queensland University edota Harvard British Standards bezalako erakundeek euren argitalpenetan lehenesten dituztenak eta zehatz-mehatz azaltzen dituztenak dira[2], eta horiek Erresuma Batuko unibertsitate eta ikerketa zentro gehienek erabili ohi dituzte[3].
Testuaren gorputz nagusian iturria aipatzeko aukera ematen du, erreferentzia jakin bakoitzerako autorearen abizena(k), edizio-urtea eta, aukeran, parentesi artean aipatutako orria(k) adierazten dituenean. Erreferentzia osoak alfabetikoki ordenatuta daude beste atal batean, gehienetan bibliografia deiturikoan. APA estiloa da egile-urte motako sistema bat eta batzuetan, APA sistemari Harvard edo Harvard-APA sistema ere esaten zaio[4].
Harvard estiloa Harvardeko Unibertsitatean garatu zen, Estatu Batuetan, 50eko hamarkadan. Hasieran, batez ere Fisikaren eta Natur Zientzien arloan erabili zen, eta, berrikiago, Giza eta Gizarte Zientzietan[5].