Hashing informatika arloan, hash algoritmoa edo funtzioa erabiliz probabilitatearen bidez datu (mezu) bat identifikatzeko edo laburtzeko prozedura bat da.
Hash funtzioa informazio multzo handia identifikatzeko funtzio matematikoa da, bere emaitza originala baino multzo txikiago da.
Hashing funtzioaren propietate nagusi bat zera da: hash funtzioen emaitza bi desberdinak badira funtzio bera erabiliz, orduan sarrerako datuak ere desberdinak dira. Alderantzizkoa ezin da bermatu, hau da, nahiz eta sarrerako datuak desberdinak izan emaitza desberdina dela, zeren eta funtzioaren emaitzen multzoa mugatua da eta talkak eman daitezke, oso zaila suerta daitekeen arren.