Hastings Lionel "Pug" Ismay, Ismayko 1. baroia (Nainital, Ipar-mendebaldeko Probintziak, Britainiar Raj, 1887ko ekainaren 21a - Wormington Grange, Gloucestershire, 1965eko abenduaren 17a) britainiar militar eta diplomazialaria izan zen. Bigarren Mundu Gerran Churchillen laguntzaile militar nagusia eta NATOko lehen idazkari nagusia izan zen.
Indian jaioa, Ingalaterran, Charterhouse Schoolen eta Sandhurst Royal Military Collegen hezi zen. Graduatu ondoren, Indiako Britainiar Armadan sartu zen. Lehen Mundu Gerran, Somalilandia Britainiarran Gameluen Kidegoan zerbitzatu zuen eta Mad Mullah (euskaraz: «Mullah Eroa») Mohammed Abdullah Hassanen aurka borrokatu zuen.
Administrazio militarrean hainbat postu bete ondoren, Churchillek bere laguntzaile militar izendatu zuen 1940an. Aliatuen gerra konferentzia askotara lagundu zion Churchilli.
Gerraren ondoren, Defentsa Ministerioa berrantolatu zen eta Louis Mountbatteni Indiaren banaketan lagundu zion. Britainiar Handiko Jaialdiko Kontseiluko presidentea ere izan zen 1951n.
1952an NATOko lehen idazkari nagusia izan zen eta 1957an ordezkatu zuten.