Hattusa | |
---|---|
![]() | |
Hatusa: hititen hiriburua | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Turkiako probintzia | Çorum probintzia |
Turkiako barrutia | Boğazkale |
Koordenatuak | 40°01′11″N 34°36′55″E / 40.019722222222°N 34.615277777778°E |
![]() | |
Suntsipena | K.a. 1200 |
Arkitektura | |
Azalera | 261 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 377-001 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Hattusa[1] (hititeraz: 𒌷𒄩𒀜𒌅𒊭, URUḪa-at-tu-ša), Hititen Inperioaren antzinako hiriburua izan zen Hattusili I.aren erregealditik, Anatolia erdialdean kokatua, Kizil-Irmak ibaiaren ondoan, gaur egun Çorum probintziako Boğazkale izeneko herrixka dagoen tokian. Hiriak baso zabalak zituen, baita gertu zelai emankor bat ere, bere kokapenak bi akats zituen arren: inguruko ibaiak ez ziren nabigagarriak, ibai bidezko garraioa galarazten zuena, alde batetik, eta kaskar tribuarengandik zuen hurbiltasuna, bestetik, Hattusarentzat etengabeko mehatxua izan zirena. Hattusa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an, 1677 hektareako babestutako eremu bat hartuz.
Hattusatik gertu, eta kultur ondarea duen multzo berean, Yazilikayako santutegia dago.