Hawaii, 1966ko George Roy Hill estatubatuar zinema zuzendariaren epika drama film bat da. James A. Michener idazlearen 1959ko izenburu berdineko eleberrian oinarritu zuen. Julie Andrews, Max von Sydow, Richard Harris, Gene Hackman, Jocelyne LaGarde eta Carroll O'Connor aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Elmer Bernstein musikagileak konposatu zuen.
Oscar Sarietarako zortzi izendapen jaso zituen: Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jocelyne LaGarde), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Russell Harlan), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Dorothy Jeakins), Efektu berezi onenen Oscar Saria (Linwood G. Dunn), Soinu banda onenaren Oscar Saria (Elmer Bernstein), Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Elmer Bernstein) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Gordon E. Sawyer, Samuel Goldwyn Sound Studios).