Heath Ledger | |
---|---|
![]() (2006) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Heathcliff Andrew Ledger |
Jaiotza | Perth, 1979ko apirilaren 4a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Manhattan, 2008ko urtarrilaren 22a (28 urte) |
Hobiratze lekua | Karrakatta Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: poisoning by drugs (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Kim Ledger |
Ama | Sally Ramshaw |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Guildford Grammar School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, film-zuzendaria, zinema aktorea, karaktere aktorea eta aktorea |
Lantokia(k) | Australia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | ekintza-filma melodrama |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Andrew Ledger (Perth, 1979ko apirilaren 4a - New York, 2008ko urtarrilaren 22a), telebista eta zine aktore australiarra izan zen.
1990ko hamarkadan telesaio eta filme ezberdinetan rol txikiak interpretau ostean, 1998an, Ameriketaako Estatu Batuetara lekualdatu zen bere karreran hobeto jarraitu ahal izateko. Egin zituen lanen artean aipagarrienak 10 Things I Hate About You (1999),The Patriot (2000), Monster's Ball (2001), A Knight's Tale (2001), Ned Kelly (2003), The Four Feathers (2002), Casanova (2005), Brokeback Mountain (2005), The Dark Knight (2008)[1] eta The Imaginarium of Doctor Parnassus (2009) dira. Aktore izateaz gain, bideo musikal batzuk sortu eta zuzendu zituen eta zinema zuzendari izateko ahaleginak ere egin zituen.
Brokebak Mountain filmean Ennis Del Mar interpretatzen egin zuen paperagaitik 2005ean New York-eko Kritikoen Zirkuluak aktore onenaren saria eman zion; era berean Zine Australiarraren Institutuak ere 2006an saritu zuen eta 2005ean Oscar-etara eta 2006an BAFTA-etara nominatua izan zen.
Hil eta gero, Bob Dylanen bizitzan inspiratutako I'm Not There filma saritua izan zen. Ledgerrek Dylanen bizitzako arlo ezberdinak erakusten dituzten 6 pertsonaietako bati ematen zion bizia.
The Dark Knight[1] filmean Joker paperagatik halaber, beste hainbat aipamen lortu zituen: Oscarra 2008an, Nazioarteko Aktore Onenaren saria 2008an eta Urrezko Globo bat 2009an.[2]
28 urte zituenean hil zen, botika sobredosiaren ondorioz.