Heb Seda edo Sed Jaia, ziur aski, Antzinako Egiptoko faraoien ospakizunik garrantzitsuena izan zen. Jaialdi honen xedea, faraoiaren naturaz gaindiko energia eta indar fisikoaren berriztapena zen, dirudienez.
Palermoko Harrian dokumentatua dago, I. dinastiako garaitik, Ptolomeotar dinastia arte mantenduz, zeremonia, hau, grezierara, "hogeita hamar urteen jaia" bezala itzuli izan zenean. Faraoi batzuek, Amenofis III.a eta Ramses II.ak bezala, dirudienez, euren lehen Heb Seda, euren erregealdiko 30 edo 31. urtean ospatu zuten, eta, ondoren, hirugarren urte bakoitzean, jaialdia ospatzeko arau orokorra izan zela ustez, salbuespen batzuk egon ziren arren.
Ez da mantendu jaialdi hau argi azaltzen duen eskuizkriburik, lekukotza bakar bezala, margolan inskripzioak bakarrik geratu direlarik, non atal ezberdinak irudikatzen diren, baina gertaeren ordena kronologikoa zehaztu gabe. Hoberen kontserbatuta dagoen eszena multzoa, Nyuserra faraoiaren Eguzki Tenpluan aurkitu zen, Abu Guraben, tenpluko baxuerliebeak, zenbait bildumatan sakabanatuta aurkitzen diren arren.